Zaldibiako kaleko Mugikortasun Planaren lehen proposamena gaur aurkeztuko dute

Zaldibiako Udalak gaur aurkeztuko die herritarrei Mugikortasun Planaren lehenengo proposamena, 18:30ean, udaletxeko batzar aretoan. Zenbait gai jorratuko dituzte: plazaren eraldaketa, herri barruko zirkulazioa eta Zaldibia-Ordizia bidegorria. Plaza parearen oinezkotzea ere ideian sartuta dago. Aurrera begira, herritarren ekarpenen eta nahiaren arabera garatuko dute plana.

Zaldibiako Santa Fe kalea.Aimar Maiz