Legazpiko jaietako ganadu ferian postua jartzeko eskaerak egin daitezke
Maiatzaren 2an izango da ganadu feria, Santikutz jaien barruan. Eskaerak egiteko epea martxoaren 15ean amaituko da.
Legazpiko Santikutz jaietako ganadu ferian salmenta postuak jartzeko eskariak egiteko epea ireki du udalak, martxoaren 15era arte. Inguruko artisauek, elkartek eta ekoizlek jarri dezakete postua maiatzaren 2an egingo den feria horretan, baina aldez aurretik eskaera egin beharko dute. Eskaera kopuruaren eta salduko duten produktu motaren arabera erabakiko du udalak zeini eman baimena.
Martxoaren amaierarako jasoko dute erantzuna postua jartzeko eskaera egiten dutenek.