Kontribuzioan %50eko gainkarga jarri die Legazpiko Udalak hutsik dauden etxebizitzei
Udalak egindako behin-behineko zerrendan egoera horretan dauden 298 etxebizitza jasotzen dira. Kopura jaisten ari da, 2021ean 326 zirelako.
Legazpiko Udalak %50eko gainordaina ezarri die aurten ere Ondasun Higiezinen Zergan edo Kontribuzioan, jabeen ohiko bizileku ez diren etxebizitzei. Etxebizitza horien titularren behin-behineko zerrenda argitaratu berri du, eta udaletxean kontsultatu daiteke. Zerrenda horren inguruko alegazioak aurkezteko epea hilaren 29an amaituko da.
Udalak osatutako behin-behineko zerrenda horren arabera, 298 dira jabeen ohiko bizileku ez diren etxebizitza horiek Legazpin. Kopurua jaisten ari da, 2021ean 362 zirelako.