Korrika girotzeko bertso-afaria Legazpin, Andoni Egaña eta Oihana Iguaranekin
Laubide jatetxean egingo da, martxoaren 1ean. Txartelak salgai daude jatetxean bertan eta Arantxa okindegian.
Legazpiko Korrika Kulturalaren barruan, bertso afaria egingo da Laubiden martxoaren 1ean, 20:30ean, Andoni Egañarekin eta Oihana Iguaranekin. Bertso-Olariak bertso eskolak antolatu du, eta txartelak salgai jarri ditu dagoeneko 27 euroan. Laubiden bertna eta Arantxa okindegian erosi daitezke
Legazpiko Korrika batzordeak, bestetik, lanean jarraitzen du, eta dagoeneko egin du hirugarren bilera. Korrika martxoaren 23ko goizaldean igaroko da Legazpitik, Oñatitik Urretxu-Zumarragarako norabidean, eta iilbidea eta kilometroen banaketa itxuratzen ari dira dagoeneko.