Aia auzorako sarbidea ireki dute, bi aldeetatik
GIpuzkoako Foru Aldundia errepidea konpontzeko egiten ari den lanengatik, murrizpen handienak kendu dituzte, eta Kaxetatik eta Arrondotik gora ireki dute bidea.
Lehen ostegunean ireki zuen Gipuzkoako Foru Aldundiak Ataungo Aia auzorako sarbidea, errepidez. Bi sarbideak, bai Kaxetatik gorakoa, bai Arrondotik gorakoa (Urkillaga mendatera doana) zabaldu dituzte orain. Hala ere, obrak ez dituzte bukatu oraindik.
Aia auzoan, GI-3151 errepideko bi gunetan ari dira konponketa lanak egiten, 1,370–1,470 eta 2,270–2,350 kilometro puntuen artean izan ziren lur mugimenduak egonkortzeko. Obra horiek martxoaren 31ra arte luzatuko dira. Ateratako lurren bete-lana bukatzea, drainaketa hobetzea eta beste lan txiki batzuk falta direla esan du Diputazioak.