Amaia Elizagoien eta Irati Celestinoren ipuin kontaketa izango da asteazkenean
'Ez esan inori' ikuskizuna eskainiko dute 18:00etan, Kultur Etxean, 4-8 urte arteko haurrentzat.

Amaia Elizagoienek eta Irati Celestinok Ez esan inori ikuskizuna eskainiko dute asteazkenean Legorretako Kultur Etxean, 4 eta 8 urte arteko haurrentzat. 18:00etan hasiko da.