Atseden elkartearen urteko batzar orokorra, ostegunean
Urteko bazkide kuota kobratzeko datak ere zehaztu dituzte: otsailaren 29an, ostegunean eta martxoaren 7an. Ostegun honetan, batzar orokorraren aurretik, bingoa egongo da.

Atseden jubilatuen elkarteak urteko ohiko batzar orokorra deitu du ostegun honetarako, 18:30ean elkartearen egoitzan. Urteko kuota kobratzeko egunak ere zehaztu dituzte: lehena, ostegunean bertan izango da, batzarraren ondoren; eta bigarrena martxoaren 7an, 18:30etik aurrera. Ostegunean, bingoa antolatu dute Atsedenen 16:30etik 18:00etara. Elkartetik jakitera eman dutenez, Atseden elkarteko kideek eta bazkide egiten direnek pintxo potea doan izango dute kuota ordaintzen duten egunean.