Bertso afaria antolatu dute Lazkaon isuna ordaintzen laguntzeko
Ostiralean, martxoak 1, Gerriko elkartean izango da afaria, eta ondoren Aratz Igartzabal eta Mikel Etxezarreta bertsolariak ariko dira.

Lazkaoko Sortuk 2022ko urriaren 12an herriko plazan egindako elkarretaratzean guardia zibilez mozorrotzeagatik herritar batek jaso zuen isuna ordaintzen laguntzeko, bertso-afaria antolatu dute. Ostiral honetan, martxoak 1, 21:00etan izango da, Lazkaoko Gerriko elkartean.
Afal ondoren, Aratz Igartzabal eta Mikel Etxezarreta bertsolari goierritarrak ariko dira kantuan. Izena emateko zerrenda Antsoategi tabernan dago.

Mikel Etxezarreta bertsolaria.Mikel Albisu