'Eutsi gureari!', Errigoraren kanpaina berria
Aurten Errigoraren webgunea izango da eskaerak jasotzeko bide nagusia. Martxoaren 13a baino lehen egin behar dira. Ardo loteen eskaintza da aurtengo berritasunetako bat.
Errigorak abiatu du dagoeneko Nafar hegoaldeko uzta euskarari puzka udaberriko kanpaina Eutsi gureari! goiburupean. Atzo hasita, martxoaren 13ra arte egin daitezke eskaerak Errigora.eus webgunean edo tokian tokiko Goierriko eskari tokietan. Eskariak apiril bukaeran edo maiatz hasieran banatuko dituzte.
Aurtengo Lakargo (Nafarroa) Lezaun upategian egin dute kanpaina hasierako ekitaldia. Kanpaina sustatzeko argitaratu duen txostenean ematen ditu Errigorak auzolan erraldoiari buruzko xehetasunak.
Eskaintza
Azken urteetako eskema errepikatuko du Errigorak aurtengoan ere: urte guztirako eskaerak egitea da planteatzen dutena eta, hortaz, oliba-olio birjina estra bidoi handietan eskainiko dute eta gainontzeko produktuak 12 unitateko sortetan; arroza izan ezik, 6ko lotetan banatuko baita.
Berrikuntzak
- Ardo bereziak. Lote honetan Errigoran parte hartzen duten upategietako ardo bitxien aukeraketa bat aurki daiteke: sulfitorik gabeko ardoak, ardo onduak izan gabe frutaren freskotasuna eta egur-ukitua mantentzen duten ardo erdionduak, beratze karbonikoko ardoak… Azken batean, ekonomikoa izan arren, berezia den ardo sorta bat.
- Ardo gorenak. Lote honetan ardoen lan-ildo klasikoan murgildu da Errigora. Eta bertan, ardo onduak aurki daiteke, dedikazio handiagoa behar duten elaborazio luzeko ardoak.
- Babarrun gorriak. Aurtengo eskaintzan ere babarrun gorriak aurki daitezke, ekologikoak eta konbentzionalak.
Kanpainaren funtzionamendua
- Eskaera epea. martxoaren 13a baino lehen egin behar dira.
- Eskaera egiteko bidea. Aurten webgunea izango da eskaerak jasotzeko bide nagusia: Errigora.eus. Hala ere, telefono bidez ere egin ahal izango dira eskaerak. Hegoaldetik deitzeko +34 848 87 12 23; Ipar Euskal Herritik, oordea, +33 532 09 35 45.
- Eskaerak jasotzeko. Apirilaren amaieran edo maiatzaren hasieran jasoko dituzte eskatzaileek produktuak bakoitzaren herrian, eskaera egitean aukeratutako gunean, zehaztutako egutegi eta ordutegian.
- Ordaintzeko. Online eginez gero, bi zatitan ordaintzeko aukera izango da. Bestela, dena batera ordain daiteke, eskudirutan, produktuak jasotzerakoan.