Finalaurrekoen atarian kanporatuta geratu dira Albisu eta Peña
Artolak eta Imazek lortu dute aurrera igarotzeko txartela Bilbon (22-20).
Jon Ander Albisu ataundarrak eta Jon Ander Peña tolosarrak bukatu dute Binakako Txapelketako aurtengo bidea. Atzo, Bilbon, Artolak eta Imazek 22-20 irabazi zieten finalaurrekoetara igarotzeko play-offeko kanporaketa. Lau bikote onenen multzotik kanpo geratu dira, horrenbestez.
Play-offeko lehenengo koska aise gainditu zuten, ostiralean, Zornotzan. Elordi eta Rezusta 22 eta 15 menperatu, eta atzoko bigarren koska soilik geratzen zitzaien. Porrot mingarria jaso zuten, markagailuan aurretik eta jokoan agintari jardun ondoren, azken txanpan irauli baitzieten emaitza aurkariek.