Korrika antolatzeko bilera egingo dute asteazkenean, Zerainen
Zeraingo Korrika batzordeak deitu du bilera. Asteazkenean izango da 18:00etan, kultur etxean.
Jakina denez, martxoaren 14tik 24ra egingo da aurten 23. Korrika. Irunen hasi eta Baionan amaituko da euskararen aldeko lasterketa, eta tartean, martxoaren 23an Goierriko hainbat herritatik ere pasatuko da. Hain zuzen, Korrikaren etorrera eta aurretiko ekintzak antolatzeko bilera deitu du asteazkenerako, Zeraingo Korrika batzordeak. 18:00etan da, kultur etxean.