Korrika antolatzeko bilera gaur arratsaldean, Ezkion
Ezkioko udaletxean, 17:30ean egin du hitzordua gaurko, Ezkioko Korrika batzordeak.
Jakina denez, martxoaren 14tik 24ra egingo da aurten 23. Korrika. Irunen hasi eta Baionan amaituko da euskararen aldeko lasterketa, eta tartean, Goierriko hainbat herri ere zeharkatuko ditu, martxoaren 23an. Hain zuzen, Korrikaren etorrera eta aurretiko ekintzak antolatzeko bilera deitu du Ezkioko Korrika batzordeak gaur arratsalderako. 17:30ean egin dute hitzordua, udaletxean.