Pantailak izango dituzte hizpide bihar, Idiazabalen
Rakel Gamito adituak gidatuko du hitzaldia, 18:00etan, Idiazabalgo udaletxeko areto nagusian. Hitzaldia haur eta nerabeen gurasoei zuzenduta dago.

Internet, pantailak, bideo-jokoak, sare sozialak… onurak eta gatazkak. Nola Kudeatu? izeneko hitzaldia eskainiko dute bihar arratsaldean, 18:00etan, Idiazabalgo udaletxeko areto nagusian. Gaian aditua den Rakel Gamitok gidatuko du solasaldia; haur eta nerabeak dituzten gurasoei zuzenduta. Hitzaldia udaleko berdintasun sailak antolatu du Treba gurasoak egitasmoaren baitan. Izena emateko berdintasuna@idiazabal.eus-era idatzi edo 663 626 196 telefonora deitu daiteke.