'Bideak zabaltzen', Abentura eta Bidaia Asteko bigarrena
Sei eskalatzailek arabiar eta jordaniar desertuetan egindako abentura jasotzen du dokumentalak. Haietako bi, Maialen Rojo eta Amaia Segurola, D'elikatuzen izango dira gaur abenturaren berri ematen, 18:30ean.
Atzo hasi zen Emaneurrek antolatutako Abentura eta Bidaia Astea. Jende ugari inguratu zen D’elikatuzera Jon Rodriguezen eta Pello Alberdiren Biziz proiektua ezagutzera. Gaur bigarren emanaldia izango da. ‘Bideak zabaltzen’ dokumentala emango dute, 18:30ean D’elikatuz gunean, eta solasaldia izango da gero.
Arabiar eta jordaniar desertuetan sei eskalatzailek bizitako abentura jasotzen du Bideak zabaltzen dokumentalak. Hareharrizko paretetan eskaladako bide berriak zabaldu zituzten sei emakumeek, zehazki, 300 metro arteko hamabi bide berri zabaldu zituzten. Haietako bi, Maialen Rojo eta Amaia Segurola, D’elikatuzeko emanaldian izango dira abenturaren berri ematen. Doakoa da.