‘Bizkarsoro’ filma eskainiko dute ostiral honetan Idiazabalen
Guraso elkartean izango da emanaldia, 19:00etan. Sarrera doan da.
'Bizkarsoro' filmeko une bat.Hitza Azken urteetan Baigorrin (Nafarroa Beherea) bizi den Josu Martinez (Bilbo, 1986) zinemagileak zuzendutako Bizkarsoro film luzea emango dute ostiralean, Idiazabalgo guraso elkartean. Emanaldia 19:00etan hasiko da eta sarrera doan izango da. Amaieran, Katti Pochelu filmeko ekoizlearekin solasaldia egiteko aukera izango dute bertaratzen direnek.












