Mendiko federatu txartelak egiteko aukera Seguran
Segurako ikuspegi orokorra.Eskeine Legorburu Segurako kirol elkarteko mendizaletasun sailak jakitera eman duenez, ostiral honetan, martxoak 1, mendiko federatu txartelak lortzeko aukera izango da. Kultur etxean egin daiteke, 18:00etatik 20:00etara. Txartel honekin, mendian ibiltzeko aseguru berezia egiten da eta Mendizale Federazioak eskaintzen dituen zenbait zerbitzu erabiltzeko aukera eskaintzen du.












