Urbiberriko joko txapelketan 90 pertsonak parte hartu dute
Irabazleek eskualde mailako joko txapelketan parte hartzeko txartela lortu dute.
Beasaingo Urbiberri zentroan jokatu diren joko txapelketako kanporaketek arrakasta handia izan dute antolatzaileen esanetan. 90 inguru pertsonak parte hartu dute. Iragan astean jokatu zen, asteazkenetik ostiralera bitarte.
Bikotekako karta jokoetan, ondorengoak izan ziren irabazleak: Briskan, Antonio Fernandez eta Vicente Lopez; musean, Emiliano Alvarez eta Jose Maria Garcia; tutean, Julian Martin eta Federico Fernandez; erratz jokoan, Begoña Atorrasagasti eta Amalia Jimeno; eta seikoetara, Jesus Moraza eta Mari Carmen Garcia.
Banakako jokoetan berriz, ondorengoak izan ziren irabazleak: Tokan, Santiago Barero; igel jokoan, Antonio Muñoz; potean, Ramon Nogales; eta ajedrezean, Ezekiel Etxezabal.
Eskualde mailakoa
Irabazleek eskualde mailako joko txapelketarako txartela lortu dute. Goierri mailakoa, martxoa hasieran, Beasaingo Urbiberri gizarte zentroan jokatuko dute. Bertan irabazten dutenek Gipuzkoa mailakoan parte hartzeko aukera izango dute.