Zine foruma antolatu du Kimetzek ostegunerako
'La mujer de la montaña' filma proiektatuko dute Barrenan, 17:00etan, eta ondoren solasaldia izango da. Doakoa da, baina izena eman behar da.
Kimetz Emakumeen Elkarteak zine foruma antolatu du ostegunerako Emakunderen laguntzarekin. La mujer de la montaña pelikula proiektatuko dute eta ondoren solasaldirako tartea egongo da. 17:00etan izango da, Barrena Kultur Etxean. Sarrera doakoa da, baina aldez aurretik izena ematea eskatu dute, 676 94 32 58 zenbakira deituta. Miriam Herbon soziologoak eta emakumeen aurkako indarkerian adituak gidatuko du solasaldia.
Benedikt Erlingsson zuzendari islandiarrak 2018an egindako filma da. Halla 50 urteko kantu irakaslea da. Aluminio industriaren aurka, ingurumena babesteko arriskuan jarriko du bere burua.