Ahozkotasuna eta magia, larunbatean, Ordizian
Ahoz Aho jaialdiaren barruan, bi emanaldi izango dira herrian: Ane Gebararen eta Nelson Calderonen ipuin kontaketa, Barrenan, eta magia ikuskizuna Eneko Gutierrez, Maite Arandia eta Diego Calaviarekin, Garagartza plazan eta Plaza Nagusian.
Ahoz Aho Ahozkotasunaren Nazioarteko Jaialdiaren barruan, bi emanaldi izango dira larunbatean Ordizian. Batetik, 17:00etan, ipuin kontaketa eskainiko dute Ane Gebara gasteiztarrak eta Nelson Calderon kolonbiarrak, Barrena Jauregian. Haur zein helduentzako moduko ekitaldia izango da, euskaraz eta gaztelaniaz. Bestetik, 19:00etan, Gertuko magia ikuskizuna egingo dute hiru magok Garagartza Plazan eta Plaza Nagusian. Eneko Gutierrez legazpiarrak, Maite Arandia errenteriarrak eta Diego Calavia errioxarrak magia trukoak egiten ibiliko dira bi plazetan, terrazaz terraza eta tabernaz taberna.