Eskuz binakako eta pala txapelketetako bigarren jardunaldia jokatuko dute asteburuan
Txapelketen antolatzaile den Arrano Kultura "gustura" agertu da lehenengo jardunaldiak izandako harrerarekin, eta bigarren jardunaldirako ere herritarren babesa eskatu dute.
Iragan ostegunean hasi ziren Beasaingo Eskuz Binakako hamahirugarren Txapelketa Herrikoia eta Emakumeen lehenengo Herri Pala Txapelketa, Arrano Kulturaren ekimenez. Lehenengo jardunaldiaren ostean, antolatzaileak “gustura” agertu dira asteburu osoan zehar jendeak izan duen harrerarekin. “Giro paregabea sortu zen hiru egunetan zehar eta pilotariak urduri bezain gustura egon ziren jasotako babesarekin”. Antolakuntza eta parte hartzaileen izenean, dei egiten diete beasaindar orori Gernika pasealekuko frontoira inguratu, pilotariak animatu eta lehen asteburuko giro paregabea sortzen jarraitzeko.
Jarraian, bigarren jardunaldiko karteldegia.