Familientzat ere izena emateko epea zabalik dago
Ateak Ireki ekimenean parte hartu nahi duten Goierriko familiei deialdia egin diete sustatzaileek. Partaide bat etxean hartu nahi dutenek, webgunean (ateakireki.eus) daukate galdetegia.
Ez dago betebehar edo baldintza zehatzik. Euskalduna izatea, 17-25 urte bitarteko seme-alabaren bat edukitzea, edo ingeles apur bat jakitea lagungarri lirateke, baina ez dira ezinbestekoak.
Familien izen-emate epea oraingoz irekita mantenduko dute, behar diren beste etxe batu arte. Hala eta guztiz, izena lehenbailehen emateko aholkatu dute, hartara aurretik AEBetako gaztearekin kontaktuak jarri eta ezaupidea egin ahalko dutelako.
Posta elektronikoa ateakireki@ateakireki.eus da.