Nerabeez eta osasun mentalaz arituko dira Bele Gazte gaztelekuan
‘Nerabeen garrasia. Osasun mentala aldaketa garaian’ liburua aurkeztuko dute. Martxoaren 12an izango da. Gazteei zein helduei zuzendutako dago.
Zegamako Udaleko Gazteria sailak antolatuta Nerabeen garrasia. Osasun mentala aldaketa garaian izeneko liburua aurkeztuko dute Bele Gazte gaztelekuan datorren martxoaren 12an, 18:00etan. Aurkezpena nerabeei ez ezik, helduei ere zuzenduta dago.
Nerabeek sufritzen dituzten buru osasun arazoen eta hartu daitezkeen neurrien inguruan idatzi dute Nerabeen garrasia. Osasun mentala aldaketa garaian (Alberdania, 2023) liburua Maitane Ormazabal (Zumarraga, 1983) terapeutak eta Telmo Esnal (Zumaia, 1994) sare sozialetan eta pantailetan adituak.
Sare sozialak aztergai
Gazteek pantailekin orokorrean eta sare sozialekin bereziki duten harremana aintzat hartuta, «sare horien benetako funtzionamendua, inpaktu kognitiboa, emozionala eta mentala aztertzea ezinbestekoa» dela diote bi adituek. Eta «garrantzitsua harreman sanoak eraikitzea». Izena liburutegia@zegama.eus helbidean eman daiteke,martxoaren 11ra arte.