Ordiziako Koordinadora Feministak txupinazoarekin ekingo dio martxoaren 8ko bailara mailako ekitaldiari
Aurten, bailarako ekitaldi nagusia Lazkaon izango da, baina aurretik, Nikolas Lekuona Plazan egin dute deialdia, 18:00etan, ondoren elkarrekin Lazkaora joateko manifestazioan.
Ordiziako Koordinadora Feministak, Goierriko Koordinadora Feministarekin elkarlanean, txupinazoarekin ekingo dio bailara mailako ekitaldi nagusiari martxoaren 8an, Ordizian. Lazkaon izango da aurten ekitaldi nagusia, 19:00etan, baina aurretik, Nikolas Lekuona Plazan egin dute elkartzeko deialdia, 18:00etan. Ospakizun eta aldarrikapenari hasiera emango zaio txupinazoarekin, eta ondoren, elkarrekin manifestazioan joango dira Lazkaora.
Herritarrak deitu dituzte zapi edo apaingarri moreekin joatera. Apaingarri morerik ez duenak ere aukera izango du bertan erosteko, 17:30etik aurrera merchandising-a egongo baita salgai plazan bertan.