Txillidaren inguruko ospakizun ekitaldien aurkezpena, etzi
Mikel Txillida, Eduardo Txillidaren biloba, Legazpiko Txillida Lantokian, artxiboko irudian, eskultorearen prozesu sortzailea eta industriala azaltzen. Txillida jaio zela 100 urte dira aurten, eta hori ospatzeko Legazpin prestatu duten egitaraua ostiralean aurkeztuko dute, 12:00etan, udaletxeko batzar aretoan. Udalak eta Lenbur Fundazioak elkarlanean prestatu dute egitaraua. Herritar guztiak daude gonbidatuta.












