Aisa haranera irteera antolatu du Arrastaka taldeak
Martxoaren 9ko asteburuan egingo dute irteera, Aspe eta Llana mendiak igotzeko helburuarekin.
Arrastaka mendi taldeak irteera antolatu du martxoaren 9 eta 10erako, Aspe mendi ingurura, Huescara. Aisa harana ezagutzera joango dira, eta bertako bi gailur nagusiak igotzea da helburua: Aspe edo Pico de la Garganta de Aisa (2.645 m), eta Llana edo Llena del Bozo (2.566 m). Martxoaren 5an, asteartea, 19:00etan egingo dute informazio bilera. Irteerarako mendi federatu txartela behar da.