Biziolak sukaldeko hondakinak paper bihurtzeko ikastaroa antolatu du
Ikastaroaren helburua da hondakinak era aprobetxagarri batean gutxitzea. Mirari Errondosorok emango du saioa.
Biziolak sukaldeko hondakinak paper bihurtzeko ikastaroa antolatu du. Bihar izango da, 18:30ean. Haurrek 3 euro ordaindu beharko dute eta helduek, 6 euro. Kimuri izenaren atzean dagoen Mirari Errondosoro izango da ikastaroko gidaria. Hondakinak txikitu eta urarekin nahastu behar dira, pasta bat lortu arte. Behin hori lehortutakoan, findu egin behar da. Xerrak aterata orri organikoak lortzen dira. Ikastaroaren helburua da hondakinak era aprobetxagarri batean gutxitzea.