Kilo erdiko ziza bat HITZAren erredakzioan
Kilo erdi pasako ziza, gaurko GOIERRIKO HITZAren alearen gainean.Goierriko Hitza Gaur, otsailak 29, 2024ko bisurte egunez, ezusteko bisita bat jaso dugu GOIERRIKO HITZAren erredakzioan. Irakurle bat etorri da bulegora eguerdian, gaur goizean Goierriko txoko batean aurkitu duen kilo erdiko udaberriko ziza bat zekarrela. Gaur egunkaria erreferentzia modura hartuta argazki bat atera diogu. Aurrez, perretxikozaleak berak, etxeko pisuan honako beste irudi hau atera dio.














