Zuhaiztiko mahai eta mugimendu jolasen txapelketa hasi da
Gaur puntxuan aritu dira izena eman dutenek. Bihar, berriz, eskobaren txanda izango da. Martxoaren 8an bukatuko da txapelketa.
Astelehenean hasi zen Zuhaizti gizarte zentroko mahai eta mugimendu jolasen San Jose txapelketa. Martxoaren 8ra arte iraungo du. Egun bakoitzean jolas ezberdin batera jokatuko dute txapelketan izena eman dutenek. Mus, tute, seiko eta puntxu jolasak egin dituzte, astelehenean, asteartean, atzo eta gaur, hurrenez hurren. Bihar, aldiz, eskoban ariko dira.
Hurrengo astean domino, briska, partxis eta txintxon izango dira txapelketako karta jolasak, eta azken eguna, ostirala, mugimendu jolasetarako baliatuko dute. Igela, bote eta tokan ariko dira zentroaren kanpoaldean. Euria egiten badu, kanpoko frontoian egingo dute.
Jolas bakoitzeko irabazleak Goierri mailako mahai eta mugimendu jolasen txapelketan parte hartzeko aukera izango du.