Dario Jimenok irabazi du Usurbe proba
Loinatz Txirrindulari elkarteak Iñaki Telleria eta bere emazte, Arantxa Garmendia, omendu nahi izan ditu "gehien maite duten kirolari, txirrindularitzari, eskaini dion denbora guztiagatik".
Urteko lehenengo txirrindulari proba jokatu da gaur Beasainen, Loinatz Txirrindulari elkarteak antolatua. Kadete mailako txirrindularien 42. Usurbe proba, Mikel Etxeberriaren omenezkoa, 10:30ean abiatu da, Nafarroa etorbidetik.
Goierriko errepideetan ia 40 kilometro osatuta iritsi dira helmugara. Amaierako marra gainditzen lehena, Gran Canaria Bike taldeko Dario Jimeno Pardo izanda (mendiko saria ere berak irabazi du). Bigarrena, Guyando Gancedo taldeko Jon Egia Barañain izan da eta hirugarrena, V.C. Nayais taldeko Bastian Lafitte.
Herriko lehenengoaren saria, Inoxcra taldeko Oxel Azkaraterentzat izan da. Tarteko helmugetako saria, Nayais taldeko Richard Gabriel jaso du eta taldekako garaikurra, Gran Canaria Bike taldeak.
Omenaldia
Bestealde, lasterketaren amaieran, Loinaz Txirrindulari Elkarteak, Iñaki Telleria segurarra eta bere emazte, Arantxa Garmendia, omendu nahi izan ditu “gehien maite duten kirolari, txirrindularitzari, eskaini dion denbora guztiagatik. Beti prest izan dira Goierriko oinarrizko gazte ziklista guztiak prestatu, lagundu eta ilusionatzeko. Jakina, bere bizitza pribatuaren zati handi bat sakrifikatuz, hainbeste ordu lapurtu dizkion familiaren laguntzarekin”.