Gabiria eta Legazpi arteko motor hotsak
Gabiria-Legazpi rallysprinta jokatzen ari da, euripean. Goizean Gabiriatik Legazpira arterako ibilbidea osatu dute 72 pilotu eta 72 kopilotuek, eta arratsaldean, alderantziz, Legazpitik Gabiriara. Aurten, 23 emakumezko kopilotu eta bi pilotu ari dira lehian. Legazpin egingo da sari banaketa 19:30ak aldera.
Denboraldiko lehen rallysprint proba jokatzen ari da gaur Legazpi eta Gabiria artean. Sortu berria dena Boskotea eskuderiak antolatu du aurtengo 16. Gabiria-Legazpi rallysprinta, hainbat berritasunekin. Lehenengo berritasuna, larunbatean jokatzea da, orain arte igande arratsaldean jokatu izan da. Bigarren berritasuna, proba bi zatitan jokatzea da. Goizean, 12:00etan hasita, Gabiriatik Legazpira arteko bi erlojupeko egin dituzte 72 pilotu eta 72 kopilotuek, eta arratsaldean 15:30ean eta 17:15ean, alderantziz, Legazpitik Gabiriara. Parte hartzaileen artean, emakumezkoak gero eta gehiago dira. Aurten, 23 emakumezko kopilotu eta bi pilotu ari dira lehian.
Ibilgailuen egiaztapenak Legazpiko plazan egin dituzte goizean eta sari banaketa ere Legazpin egingo da, 19:30ak aldean, Kale Nagusian.