Iraitz Olariaga eta Josu Odriozola azkarrenak, Gabiria eta Legazpi artean
Eguraldi makurrarekin, euria goian behean jokatu da Gabiria-Legazpi rallysprinta, Gabiria eta Legazpi arteko errepidean. Iraitz Olariaga-Josu Odriozola, Gorka Eizmendi-Esti Armendariz eta Alberto Marcos-Maialen Guridi pilotu-kopilotuak igo dira podiumera.
Goizean Gabiria eta Legazpi artean, eta arratsaldean Legazpi eta Gabiria artean, abiada bizian ibili dira Gabiria-Legazpi rallysprinteko 72 pilotu-kopilotuak. Proba hastearekin batera, euria ere hasi du eta lau tramoetan euria ere “lagun” izan dute gidariek. Rallysprint denboraldiko lehenengoa izan da, Bosteko eskuderiak antolatutakoa.
Lau zatien denborak batuta, sailkapena honela geratu da:
- 1. saria: EME Eskuderiako Iraitz Olariaga eta Josu Odriozola. 18.42.100.
- 2. saria: Bosteko Eskuderiako: Gorka Eizmendi eta Esti Armendariz. 18.56.900.
- 3. saria: Gorla Racingeko Alberto Marcos eta Maialen Guridi. 19.02.500.
Sari banaketa ekitaldia Legazpiko Kale Nagusian egin da.