Lide Urrestarazuk irabazi du munduko kopako lehen proba
Munduko Kopako Acantilados del Norte lasterketa irabazi du Lide Urrestarazu ordiziarrak. Skyrunner World Series-eko lehen lasterketa da.
Munduko Kopako lehenengo proba puntuagarria, Acantilados del Norteko (Palma, Espainia) lasterketa irabazi du Lide Urrestarazu ordiziarrak, euskal selekzioarekin. 29 kilometroko proba (2.250 metroko desnibelarekin) 3:04:39 denborarekin osatu du. Emakumezkoen podiuma beste bi euskaldunek osatu dute: 2. Naiara Irigorien (3.06.2) eta hirugarren Oihana Kortazar (3.10.26).
Aitor Zunzunegi legorretarrak ere parte hartu du, euskal selekziorekin. 15. postuan iritsi da helmugara.
Domusa taldeko Aritz Egea urretxuarrak ere lan ona egin du Palmako lasterketan. Sailkapenean seigarren postua lortu du.