'Jateko moduko liburuak' kultur topaketa egingo dute Oiangureneko 60 bat ikaslek
Literatur solasaldiak, errezitaldiak eta musika emanaldiak egingo dituzte DBHko eta Batxilergoko ikasleek Barrenan, etzi. Saioa 11:00etan hasiko da.
Oianguren Institutuko 60 bat ikaslek Jateko moduko liburuak kultur topaketa egingo dute etzi, asteazkenean, Barrena Kultur Etxean. Ikasturte honetan martxan jarritako proiektua da, irakurketa eta euskararen erabilera sustatzeko asmoarekin. Proiektuaren ekitaldi nagusia izango da asteazkenekoa. Ikasturtean landutakoa jendaurrean aurkeztuko dute.
11:00etan hasiko da. DBH eta Batxilergoko ikasleek literatur solasaldiak, ipuin eta poesia irakurketak eta musika emanaldiak egingo dituzte. Emanaldien ondoren, lanketaren ondorioak proposatuko dituzte elkarlanean, eta ekitaldiari amaiera emateko, photocall-a izango da.
Hau da egitaraua:
Sarrera (11:00etan)
- Harrera. Pianoa lau eskutara: Mara Arnedo eta Ainhoa Aseginolaza.
- Agurra. Poesia: Helen Hidalgok egindako poesia irakurriko du Idoia Bilbaok.
- Duet. Abestia: Mansuni Gurung bibolinean eta Mausami Gurung pianoan.
- Hermione. Ipuina: Paola Bull-ek berak sortutako ipuina irakurriko du.
- Ondorengoen madarikazioa. Ipuina: Abieyuwa Ehimwonzee-k berak sortutako ipuina irakurriko du.
- Paranoid (Black Sabbath). Abestia: Jakes Bermudez gitarra elektrikoan.
Postrea (12:30ean)
- Martxa baten lehen notak (Mikel Laboa). Abestia: Mansuni Gurung bibolinean.
- Gune hori. Poesia: Amaliak berak sortutako poesia irakurriko du, Nerea Trisca zeharkako txirulan.
- Valeria. Ipuina: Izewuwa Ehimwonzeek berak sortutako ipuina irakurriko du, Janire Rojo gitarran.
- Paris (Izaro). Abestia: Noemi Miculaiciuc pianoan, Naomi Botiz bibolinean, Nerea Trisca zeharkako txirulan eta Sara Botiz ahotsean.
- Agurra. Poesia: David Alustizak Helen Hidalgok egindako poesia irakurriko du.
- Simphony of destruction (Megadeth). Abestia: Araitz Martinez gitarra elektrikoan.