Korrika Kulturaleko ekitaldiak aurkeztu dituzte
Goierri garaiko Korrika batzordeak Korrika Kulturaleko ekitaldiak aurkeztu ditu. Horra hor egitaraua:
-Martxoaren 8a, Martxoan Bertsoa txapelketako hirugarren kanporaketa. 22:30ean Urola tabernan.
-Gainzuri ikastetxean: martxoaren 4tik 15era eskola ekintzak. 15ean euskararen festa.
-Martxoaren 15ean, Plaza hau gurea da antzezlana. 19:00etan Labeaga aretoan.
-Martxoak 18-19, Ederrena Pilotalekuan herri kirolak, DBH3koentzat (Iparragirre institutua, La Salle-Legazpi eta Lizeoa)
-Martxoaren 22an, Iparragirre institutuak bertso saioa: Labeaga aretoan, 12:00etan.
-Martxoaren 22an, bertso musikatuak: 22:00etan gaztetxean.
-Martxoaren 23an, Martxoan Bertsoa txapelketako finala. 19:30ean gaztetxean.
-Martxoaren 13tik 26ra: Korrikari buruzko erakusketa Zelai Ariztin.
– Ikastolako jaialdiak: martxoak 13-14 eta 20-21, Zelai Arizti aretoan.
Martxoaren 23an, Korrika herritik pasako den egunean, beste hainbat ekitaldi egingo dira: Korrika 06:47an sartuko da herrira Legazpitik, 08:00etan (korrika egin ondoren) txokolatada egingo dute Areizaga-Kalebarrenen, 09:00etan parte hartzaileek argazkia aterako dute toki berean, 11:00etan haurrentzako jolasak egongo dira trintxeran, 12:00etan erraldoiak eta dultzaineroak, 13:00etan Txorotxaranga Areizaga-Kalebarrenen, 14:30ean bazkaria toki berean (eguraldi txarrarekin, Ederrenan), 17:00etan Joseto eta Alaiaken emanaldia, 19:30ean Martxoan Bertsoa txapelketako finala gaztetxean eta ondoren erromeria toki berean.













