Martxoaren 15ean Araman egingo den kantu afarian parte hartzeko izena eman behar da
Korrika-ko egitarauaren barruan, kantu afaria antolatu du Arama-Altzaga-Itsasondoko lantaldeak. Martxoaren 10erako eman behar da izena.
23. Korrika-ko egitarauaren barruan, hainbat ekintza antolatu ditu Arama-Altzaga-Itsasondoko lantaldeak. Tartean, martxoaren 15ean kantu poteo eta afaria izango da Aramako Arrikutz elkartean, 20:00etan. Kantu afarian parte hartu nahi dutenek izena eman behar dute aurrez, martxoaren 10erako, udaletxera deituta edo galdetegi hau beteta. Helduek 25 euro ordainduko dituzte eta haurrek 12 euro. Afarian bertan ordainduko da.
Horrez gain, beste hainbat ekintza antolatu ditu batzordeak. Hau da Itsasondo-Altzaga-Aramako batzordeak prestatutako egitaraua:
-Martxoak 14, osteguna:
- 18:00. Pintxo jana, Altzagako Ertoetxen.
- 19:00. Bizkarsoro film emanaldia, Altzagako Ertoetxen.
-Martxoak 15, ostirala:
- 18:30. Emakume gazteak eta musika solasaldia eta emanaldia, Ianire Aranzaberekin, Esti Markezekin eta Eider Saezekin, Itsasondoko Bizi Nahi elkartean.
- 20:00. Kantu poteo eta afaria, Aramako Arrikutz elkartean.
-Martxoak 22, ostirala:
- 17:00. Korrika txikia, Aramatik Itsasondora.
- 18:00. Askaria eta jolasak, Itsasondoko frontoian.
-Martxoak 23, larunbata:
- 12:00. Korrika.
- 13:00. Triki poteoa, Itsasondotik.
- 14:00. Herrien arteko bazkaria, Itsasondoko frontoian.