2024/3/5

Irakurzaletasuna

Irakurzaletasuna sustatzeko kanpaina abiatu du Beasaingo Udalak

'Ireki liburuak begiak irekitzeko' lemapean abiatu da irakurzaletasuna sustatzeko kanpaina, hamasei ekintza desberdinekin.

EHko Mus Txapelketa

Goierriko 30 bikote lehiatuko dira Gipuzkoako Mus Txapelketan

Eskualdeko 17 herritan jokatu dira kanporaketak urtarril-otsailean. Iruran da Gipuzkoako finala larunbatean. 32 bikote sailkatuko dira Zuberoan jokatuko den finalera. Sailkatu guztien izenak albiste barruan.

Iñaki Gurrutxaga

Su Ta Gar-ek Legorretan emango duen kontzerturako sarrerak arratsaldean salduko dituzte antzokian

Online sarrerak agortu dira jada. Gaur 18:00etatik 19:30era egongo dira salgai.

Erlezain Eguna

Gozoek erreklamo izaten jarraituko dute igandeko Erlezain egunean

Erlezain egunaren pizgarri hitzaldi bana izango dira bihar eta etzi. Gipuzkoako 21 ezti onenak izango dira ezti lehiaketan. Gozoek ere ez dute hutsik egingo.

Zatika emakumezkoen txirrindulari talde urretxuarra, martxan

Taldean bost goierritar daude: Eguzkiñe eta Olatz Romaratezabala zumarragarrak, Oneka Sanchez beasaindarra, Arene Perez mutiloarra eta Lur Zufiria ormaiztegiarra.

Gipuzkoako pentsiorik altuena kobratzen den herrietako bat da Legazpi

Gaur egun, 2.457 pentsiodun daude herrian, eta batez besteko 1.697,02 euroko pentsioa jasotzen dute hilean. Pentsio baxuagoa kobratzen dutenak ere badaudela, eta horientzat laguntzak egon daitezkeela gogoratu du udalak.

JOSE MANUEL ABALOS. MARGOLARIA

«Pasioa da: egun batzuk pintatu gabe egonez gero, beharra sentitzen dut»

Abalos Ordiziara itzuli da ia berrogei urteren ondoren, 'Donostia Abalosen begietatik' erakusketarekin. Aukera eman izana eskertu du, uste baitu geroz eta espazio gutxiago dutela lanak erakusteko.

Kerman Garralda Zubimendi (Gipuzkoako Hitza)
Ekolurra

Judit Gartzia da EAEko Nekazaritza eta Elikadura Ekologikoaren Kontseiluko lehendakari berria

Lehendakariorde Itsasoko Garikoitz Aiesta izendatu dute. Datozen lau urteetarako hartu dute kargua bi goierritarrek.

Iñaki Gurrutxaga

Atzegik deialdi berria egin du Kirola Elkarrekin egiteko

Igandean izango da festaren 12. edizioa Legazpin. Herriko kirol elkarteen laguntza izango dute Atzegiko kideek eta gonbidatuek.

23. KORRIKA

Martxoaren 15ean Araman egingo den kantu afarian parte hartzeko izena eman behar da

Korrika-ko egitarauaren barruan, kantu afaria antolatu du Arama-Altzaga-Itsasondoko lantaldeak. Martxoaren 10erako eman behar da izena.

Osasuna
Made in Goierri

Goilan fundazioari buruzko hitzaldiaren bideoa

Asier Lekuona Goilan fundazioko presidenteak 'Goilan fundazioa eta kooperatibismoaren balioak' hitzaldia egin du Lemniskata Zientzia Elkarteak antolatutako 'Made in Goierri' zikloari hasiera emanez.

Goierriko Hitza
23. Korrika

Asisko Urmenetaren saioak irekiko du gaur Legazpiko Korrika Kulturala

Korrika hilaren 23ko goizaldean igaroko da Legazpitik. Aurreko egunetarako hainbat ekitaldi antolatu dituzte. Baionako amaiera festarako joateko autobusa ere antolatu dute, eta txartelak salgai daude Kultur Etxean.

Gehiago
HITZAkide HITZAkide

 

ELKARRIZKETAK

ERREPORTAJEAK

KIROLA

Azken bideoak

 

Argitalpen bereziak

Gipuzkoa