Emakumeak kalean margotzen Ordizian
Urtero bezala, Patxi Moralesen ikasle batzuk udaletxe azpian izan dira goizean margotzen, Kimetzek antolatuta. Erakusketa jarriko dute Barrenan astelehenean.
Biharko Martxoak 8 emakumeen egunaren harira, hainbat emakume margolari kalera atera dira margotzera gaur goizean Ordizian. Kimetz Emakumeen Elkarteak urtero antolatzen duen ekimena da. Patxi Moralesen ikasleak diren emakumeei klaseetan ontzen ari diren margolanak kalean margotzeko aukera ematen die ekimenak. Aurten hamar bat emakumek parte hartu dute. Udaletxe azpian egon dira margotzen. Astelehenetik martxoaren 19ra erakusketa jarriko dute Barrenan.