Gurutze Mujikaren oliozko paisaiak ikusgai, Igartzan

Gurutze Mujika garindarrak pintura erakusketa inauguratuko du, gaur, Igartzako Burdinolan, 18:00etan. Olioz margoturiko paisaiek osatzen dute erakusketa. Hilaren 24ra arte egongo da ikusgai, astean zehar 18:00etatik 20:00etara; asteburuetan, goiz eta arratsaldez.