'Etnobotanika' liburua aurkeztu dute Zelai Arizti kultur etxean
Alvaro Bermejo idazleak eta Joseba Urretabizkaia argazkilariak Etnobotanika liburua aurkeztu dute gaur arratsaldean Zumarragako kultur etxean. Liburu horretan Fermin Goenaga sendabelarretan aditu zumarragarrak parte hartu du. Liburuak Laboral Kutxaren laguntza jaso du eta, hala, aurkezpen ekitaldian Karmele Segura Laboral Kutxako komunikazio arduradunak ere parte hartu du. Ekitaldian jende asko elkartu da eta guztiek liburua erosteko aukera izan dute. Gainera, Goenagak bere pomadetako bat oparitu die.