Talo festa herri osora zabalduko du jubilatu elkarteak gaur Zaldibian
Udaletxepeko tabernan egingo eta salduko dituzte taloak. Haurrentzat lehenik, jubilatuentzat gero, eta gainerako herritarrentzat 19:00etan.

Beti Gazte jubilatu elkarteak talo festa antolatu du, gaurko. Udaletxepeko tabernan egingo eta salduko dituzte taloak, hutsik euro 1ean, bi gehigarrirekin 4 euroan. 17:30ean umeek hartzeko txanda irekiko dute, 18:30ean jubilatuek, eta 19:00etan gainerako herritarrek.

Taloak erretzen, beste eginaldi batean.