Bizikleta parkea itxi dute, hobekuntza lanengatik
Udalak jakinarazi duenez, Xendapedalak bizikleta parkea itxi egin dute, hobekuntza lan batzuk egiteko. Harrizko horma hobetuko dute, hesi bat jarrita, eta mantentze lanak egingo dituzte. Bukatu arte, behintzat, ezingo da parkea erabili. Lanek hilabete amaierara arte iraungo dutela aurreikusi dute. Lehenago bukatuko balute, jakinarazi eta ireki egingo lukete.