Dozenaka herritar elkartu dira emakumeen eskubideak aldarrikatzeko
Asmube elkarteak deituta egin dute elkarretaratzea.
Beasaingo Loinazko San Martin plazan egin dute elkarretaratzea. Martxoaren 8agatik, Emakumeen Nazioarteko Eguna, dozenaka herritar elkartu dira Beasaingo Loinazko San Martin plazan. Asmube elkarteak deituta egin dute elkarretaratzea. Herriko eragile desberdinetako ordezkariek parte hartu dute, Udaleko ordezkariak, besteak beste.













