Ezkioko Bittori Idiakezi egindako elkarrizketaren bideoa
Ezkioko Argindegi ostatuaren arduraduna izandakoa da 50 urte baino gehiagoz. Ostatuan lanean hasi zeneko kontuak, garaiko produktuez eta emakumeak ostalaritzan egiten duen lanaz hitz egin du.
Igartubeititi Baserri Museoan baserriari gaurkotasunetik begiratu nahi diote, eta horregatik sortu zuten Baserritik egitasmoa, “gaur egungo baserri eta landa ingurunean” sakontzeko.
XVI. mendeko baserritik atera, eta gaur egunera etorrita, baserriak eta baserritarrak nola bizi diren, beraien ikuspegia zein den eta dituzten erronken berri jakiteko proiektua da. XVI. mendeko baserritik gaurko baserritarrengana iristeko leihoa irekitzea da asmoa.
Oraingo honetan, genero ikuspegia aintzat hartuta, emakume baserritarren ahotsetik ezagutu nahi izan dute baserriaren gaurkotasuna.
Bittori Idiakez Ezkioko Pagoaga baserrian jaio zen, eta gaur egun Gurutzondo baserrian bizi da. 54 urte pasa egin zituen Ezkioko Argindegi ostatuan, “hasieran amaren itzalean, eta gero, ahal zen bezala”.