Ipuin kontaketa saio musikatua egingo dute bihar, Igartzan

Hiru eta zazpi urte bitarteko haurrentzako ipuin kontaketa musikatua antolatu du Arrano Kulturak biharko, 18:00etan, Igartzan. Maddi Sanzek eta Alazne Eizagirrek harparen doinuak eta familia eredu anitzak, zaintza, elkar-laguntza, kultura eta jatorri ezberdinetako pertsonen bizikidetza eta beste zenbait balio ardatz dituen ipuina uztartuko dituzte.