Orkatzategira igoko dira Amalurreko mendizaleak etzi

Oñatiko Araotz auzotik Orkatzategi gainera (869m), Zaraiako mendikatean egingo du Lazkaoko Amalur elkarteak igandean asteko txangoa. 9 kilometro eta 566 metroko desnibela du. 50. urteurrena ospatzeko, Zeraingo Oiharte sagardotegian bazkalduko dute. Gaur 19:00etan da ekitaldia, Arerian.