Unidad Alavesak disko berriaren lehen zuzenekoa bihar du
Unidad Alavesa talde ataundarreko bost kideak. Hitza Motoki, zakurreki, egurreki… laugarren diskoaren aurkezpen bira bihar hasiko du Ataungo Unidad Alavesa musika taldeak. Zuzeneko aurreneko kontzertua Ondarroan (Bizkaia) joko dute, bihar 22:00etan, Portuko Ranpin (sarrerak agortuta daude). Dei taldea ere ariko da. Hurrena, Arrasaten (martxoak 14), Bilbon (15), Gasteizen (16), Igorren (22) eta Iruñean (23) dituzte hil honetan kontzertuak.













