Aimar Alustiza legorretarra Espainiako txapeldun pisu-jaurtiketan
Hogei urtez azpiko mailan lortu du titulua, Salamancan. Aratz Cendon ordiziarrak brontzezko domina lortu du, eta Zuhaitz Sukia ataundarra zazpigarren sailkatu da.
Txindoki Atletismo Taldearen pisu-jaurtilarien harrobiak ez du etenik. Klubeko hiru jaurtilarik parte hartu zuten atzo pista estaliko Espainiako Txapelketan, eta emaitza bikainak lortu dituzte.
Aimar Alustiza legorretarrak irabazi du txapelketa 20 urtez azpikoen mailan (16:91), Aratz Cendon ordiziarrak brontzezko domina kolkoratu du (16:25) eta Zuhaitz Sukia ataundarra zazpigarren postuan sailkatu da (15:50).
Hirurek Odei Lopez pisu-jaurtilari ohi legorretarraren aginduetara entrenatzen dute Ordiziako Altamiran.