Oso Zoroa taldeak irabazi du Martxoan Bertsoako hirugarren kanporaketa
Finala hilaren 23an jokatuko da, 19:30ean, gaztetxean.
Ostiralean Martxoan Bertsoa txapelketako hirugarren kanporaketa jokatu zen, Zumarragako Urola tabernan. Oso Zoroa, GI-632 eta Unibertsolariak taldeek parte hartu zuten. Oso Zoroa (Manex Mantxola, Amaia Iturriotz eta Mattin Aranburu) taldea nagusitu zen.
Atzo Martxoan Bertsoa txapelketako bigarren kanporaketa jokatu zen Urretxuko Fox tabernan. Bandolerok, Xelebrek eta Botxan Magoa taldeek parte hartu zuten. Botxan Magoa taldea nagusitu zen. Finala hilaren 23an jokatuko da, 19:30ean gaztetxean. Oso Zoroa, Bertso Olariak (Jone Narbaiza, Lierni Ugarte eta Ane Beloki) eta Botxan Magoa (Arkaitz Aizpuru, Mikel salaberriak eta Mikel Iturriotz) taldeek abestuko dute. Lehenago, datorren ostiralean 19:00etan Labeaga aretoan, Plaza hau gurea da antzezlanaz gozatzeko aukera izango da.