Basotik fundazioak informazio bilera egingo du Beasainen
Jardunaldia bihar izango da, 19:00etan, Beasaingo Igartza monumentu multzoan. Basotik Fundazioaren informazioa eta xehetasunak azalduko dituzte.
Goierriko baso-jabeentzat bilera informatiboa antolatu du BSTK Basotik Fundazioak Beasainen. Bihar izango da, 19:00etan, Beasaingo Igartza Monumentu Multzoan. Eskualdeko baso-jabeei zuzendutako ordubeteko jardunaldia izango da, eta Fundazioko arduradun eta teknikariek proiektuaren inguruko argibide guztiak azalduko dituzte. Interesdunek informazioa bertatik bertara eskuratu eta edozein zalantza argitzeko aukera izango dute. Sarrera doakoa da eta hizketaldira bertaratzeko ez da izena eman beharko.
Hain zuen, Gipuzkoako basoen abandonuari aurre egiteko eta baso horien etorkizuna bermatzeko helburuz sortu zuten 2022an Basotik Fundazioa, Gipuzkoako Foru Aldundiaren partaidetza duen fundazio publikoa. Ordutik, 200 baso jabek baino gehiagok azaldu dute haien jabetzako 2.200 hektareatik gorako lursailen kudeaketa Aldundiari lagatzeko interesa. Gehienak, basoak kudeatzeko gai ez direlako edo nork kudeatu ez dutelako jo dute fundaziora, horrek eskaintzen dien formularekin alternatiba bat ikusten dutelako.