Legazpiko musika taldeak gogotik ospatu zuen larunbatean pandemiak eragotzi zion urteurren festa, Elektrotxufla txarangarekin eta Parabellum taldearekin batera. Kontzertuan duela urte bete hildako Andoni, Iñurri eta Pau gogoratu zituzten.
Jakintza Ikastolako eta Oianguren Institutuko ikasle talde batek Energia Astea antolatu du gaurtik ostiralera arte, udalaren laguntzarekin. Energiaren inguruko lanketa egiteko hainbat jarduera antolatu dituzte.
Ariñate 1, Intzentsao 1, Pardeluts 1 eta 2 eta Zotaleta 2 dira libre geratu diren txabolak. Apirilaren 6ra arte aurkeztu daitezke eskaerak.
Harriak idietako bati hanka harrapatuta amaitu zen apustua. Aurreikusi bezala, proba “gogorra” izan zela esan du Iker Zubillaga ‘Igeldo’-k.
Epaimahaiaren sari nagusiak Goierritik kanpora joan dira. «Maila handiko ezti goxoak» aurkeztu dituzte lehiaketara. Eguerdi aldera, batez ere, hurbildu da jende gehien.
Irurako frontoian jokatu da Gipuzkoako finala, eta han lehian aritu diren Goierriko 30 bikoteetatik 11k lortu dute martxoaren 23an Zuberoan izango den Euskal Herriko finalerako sailkatzea.
Jardunaldia bihar izango da, 19:00etan, Beasaingo Igartza monumentu multzoan. Basotik Fundazioaren informazioa eta xehetasunak azalduko dituzte.
Idazlea bertan izango da. 18:00etan hasiko da saioa. Irekia da hurbildu nahi duen ororentzat.
10:00etan hasiko da. Hitzaro euskara elkarteak antolatutako mintza tertulia da.
Banaketa asteartero egingo dute aurrerantzean. Goierriko beste hainbat herritan ere egiten du banaketa Biziolak. Bihar, zerbitzuaren nondik norakoak azalduko dituzte Atseden tabernan.
Argazki zaharrekin osatu du egutegia aurten, eta hilero galdera bat erantzun behar da. Otsailekoaren erantzuna Arraseta mendia zen, eta martxokoan nekazari tresna baten izena asmatu behar da. Saridunak 50 euro irabazi ditu.
16-15 irabazi dio Les Abelles-ek larunbatean. 80. minutuan zigor kolpea sartu zuen Valentziako taldeak.
18:00etako aurkezpenera joaterik ez dutenentzako informazioa emango dute leku berean goizez eta arratsaldez. Familia ugarientzako zerbitzu edota deskontuen berri emango dute.
Greaziako Lesbos uharteko errefuxiatuen kanpamenduetara bidaliko da bildutakoa. Azokan eta Laubiden egongo dira goizean janaria biltzen, eta eskoletan aste osoan zehar ari dira. Palestinarrak gogoratzeko ekitaldi sinboliko bat ere egingo dute.